XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiper-Eroskiaren auzia

intxaurrondo

Eroski erakitzeak Altza, Intxaurrondo eta beste hainbat auzori ekarriko dizkien kalte eta onuretaz hitzegin zen Larrotxene Kultur Etxean egin zen azken bileran.

Garbera kolektiboak bere ikuspuntu zehatza azaldu zuen, gune komertzial hau ez eraikitzeko arrazoi ugariak aipatuz: trafikoa gehitzea, komertzio txikien desagerpena, ingurunearen suntsipena...

Garbera kolektiboa 1993ko apirilean sortu zen.

Taldekideen iritziz, ekintza ugari burutu ditugu, baina kasu gutxi egiten digute.

Azaroaren 16an, Donostiako Udalean reposizio errekurtsoa aurkeztu zuten.

Bertan salatzen zuten Eroskirekin sinatutako konbenioa irregulartasunez beteta zegoela.

Aldi berean, debate bat ere eskatu dute Udalarekin eta Eroskirekin, baina ez dute oraingoz erantzunik jaso.

Eroski eta Lau Haizeta parkea

Intxaurrondoko hitzaldian eztabaida handia sortu zen.

Lau Haizeta koordinadorarentzat lehentasuna parke naturala egiteak dauka eta ez du hain kaltegarri ikusten Eroskia ondoan eraikitzea.

Komertziante txikien artean berriz, erabateko desadostasuna agertu zen iritzi horrekiko eta bi proiektuak bateraezinak direla adierazi zuten, Eroskiaren aurka ekintza gogorragoak egin behar direla adieraziz.

Azkenerako giroa bero-bero zegoen.

Oraindik denbora luzez polemika sortuko duen gaia da hau.

NAGORE IRASTORZA TFNOA.: 285749)

Plan Orokorrean aldaketa batzuk egin dira.

Datorren azaroaren 28an onartuko den planean, auzo elkarte eta beste hainbat talderen alegazioak sartuko dira.

Intxaurrondorako aurrikusi den desberdintasuna honako hau da: Marrutxipin babes ofizialeko etxeak 50 izan ordez, 150 izango dira.

Txibili pasealekuko etxeek beren ohizko itxura hartu dute.

Eskilara moduan aldapan kokatuta eta teilaturik gabe, erlauntza itxura hartua zuten.

Hala ere, lanak aurrera doaz eta teilatua jartzean itxura hobea hartzen ari dira.

Eroriko ote da?

Zubiaurre pasealekuko bigarren zubia, trenbidea eraiki zenetik ezagutu da auzoan.

Zubi estu eta ziurtasun gutxikoa, momentu honetan egoera kaxkarrean aurkitzen da.

Zubitik zehar igarotzeko momentuan trena pasatuz gero, mugimendua somatzen da eta oso seguru ez denaren itxura ematen du.

Ondo legoke pixka bat konpontzea, sendotasuna emanez gutxienik ere.

Baina nork botako luke, betidanik ondo bete badu bere egitekoa?